martes, 2 de diciembre de 2008

BIGOREXIA

http://www.youtube.com/watch?v=cvOBLhTTYD4
BIGOREXIA 20 URTE BARRU

" Gaur egun gazteek sufritzen duten obesitatea dela eta , 20 urte barru janariarekin erlazionaturiko gaixotasunen, haien artean bigorexiaren, kasuak bikoiztuko dira"




BIGOREXIA: ZER OTE DA?

Bigorexia deituriko gaixotasuna edo patologia
1993an
diagnostikatu zuen lehen aldiz Estatu Batuetako Harrison G. Pope
psikiatrak
Harvardeko Medikuntza Fakultatean. Eritasun hau jasaten duen
pertsonaren
gorputza giharra izaten da batez ere. Normalean, gaixoak oso
argal ikuste du
bere burua eta gorputz gihartsua izatea obsesio eta helburu
nagusi bilakatzen
da.
Bigorexia duen pertsonak, egun batean gimnasioara
joan gabe geratuz gero,
antsietatea izaten du.
Geroz eta gihartsuago
egoteko eta horri eutsi ahal
izateko, hainbat bide erabiltzen ditu.
Gimnasioan ordu ugari ematen ditu
egunero, ia bere bigarren etxea
bilakatzeraino. Modu obsesibo eta konpultsiboan
egiten du kirola. Tamalez,
kasu horretan kirolaren helburua ez da izaten
osasuntsuago egotea, baizik
eta geroz eta gihar gehiago izatea. Egun batean
gimnasiora joan gabe geratuz
gero, antsietatea izaten du, horrek gihar-bolumena
galtzea eragingo diola
pentsatzen baitu.
Elikadurari dagokionez, bigorexia
duenak izugarri
handitzen du dietako proteina kantitatea, eta koipeak gutxitu.
Arrautza
egosiaren zuringo asko jaten ditu —20 arrautza-zuringo jan ditzake
egunean—,
koipe gutxien duten haragi eta arrainak —ahalik eta koipe
gutxienarekin
prestatuta— eta esneki gaingabetuak (esnea, jogurtak, gazta
freskoa...).
Helburua geroz eta gorputz gihartsuago eta indartsuagoa lortzea
da.
Dieta
desorekatua egiteaz gain, esteroideak eta anabolizanteak hartzen
ditu gihar
masaren ekoizpena handitzeko, eta horiek oso ondorio kaltegarriak
dituzte:
bihotz- eta zirkulazio-gaixotasunak izateko arriskua handitzen dute,
gibeleko arazoak eragiten dituzte, barrabilen tamaina txikitzen dute,
erekzio-arazoak sortu, eta prostatako minbizia izateko arriskua
handitu.
Neurri horiek guztiak hartu eta jendearen begietara gihar
gehiegi
izan arren, bigorexia duena ez da horretaz ohartzen, eta inoiz ez du
bere burua
nahiko gihartsu ikusten. Argi dago, beraz, beste
elikadura-nahaste batzuetan
bezala, anorexia eta bulimia esaterako,
gorputzaren irudiarekin erlazionatutako
arazoa dela. Eragileetako bat
gizarteak modu batera edo bestera inposatzen
dituen gorputz-irudien patroiak
dira.
Gizonezkoetan emakumezkoetan baino
ugariagoa da gaixotasun hau, eta
batez ere kulturismoa egiten dutenen artean
zabaldu da, nahiz eta horrek ez
duen esan nahi kirol hori egiten duten guztiak
gaixo daudenik. Ikerketek
diotenez, gimnasiora maiz joaten diren pertsonen %
10ek izaten ditu
bigorexia-arazoak. Espainian 700.000 kasu daude, gutxi
gorabehera.


Gizonezkoetan emakumezkoetan baino ugariagoa da
gaixotasun hau, eta batez ere kulturismoa egiten dutenen artean zabaldu
da.
Bigorexia duen pertsonaren ezaugarri psikologikoak beste
elikadura-nahasteak dituztenen ezaugarrien oso antzekoak dira: autoestimu
txikia, izaera itxia, heldutasun falta, gizartean integratzeko arazoak,
antsietatea, depresioa... Gainera, bizitza nolabaiteko erritual bilakatzen
du:
egunean zehar zer jan eta zer ariketa egin antolatzen du, oso maiz
pisatzen da,
etengabe begiratzen dio ispiluari zenbat gihar irabazi edo
galdu duen
egiaztatzeko...
Bigorexiak, ondorio psikologikoez gainera,
ondorio fisiko eta
estetiko ugari ere baditu: lehen aipatu ditugun
anabolizanteen ondorioak,
gorputzaren eta buruaren arteko proportziorik eza;
pisu gehiegi izateagatiko
hezur eta artikulazioetako arazoak; arintasun
falta, gihar eta tendoi
laburragoak...
Gainera, dieta izugarri
desorekatzen denez, gibelak eta
giltzurrunak izugarrizko lana egin behar
izaten dute proteinen hondakinak
kanporatu ahal izateko, eta arazoak eta
kalteak izaten dituzte bi organo
horietan.
Tratamendu nagusiena
psikologikoa da. Pertsona horren autoestimua
handitu behar da, eta bere
gorputza den bezalakoa onartzen eta maitatzen
irakatsi. Bestetik, eta
tratamendu psikologikoarekin batera, oso beharrezkoa da
elikaduraren arloko
heziketa, dieta orekatua zein den jakin eta hori egin ahal
izateko oinarriak
ezartzeko.
Ortorexia
Oinarri psikologikoko eta
elikadurarekin
erlazionatutako beste gaixotasun bat da ortorexia:
janari-elikagai
osasuntsuekiko obsesio patologikoa. Steve Bratman Estatu
Batuetako medikuak
erabili zuen lehen aldiz ortorexia hitza 1996an, berak
sufritzen zuen
nahastea diagnostikatzeko.
Osasuntsu jan nahi izatea, berez,
bidezkoa
eta oso egokia da. Baina ideia hori obsesio bihurtzen denean, edozein
gehiegikeria edo murrizketa bezain kaltegarria izan daiteke.
Nahaste hau
sufritzen duen pertsonak jan, jaten du, baina dieta oso modu zorrotzean
kontrolatzen du, eta jatearen plazera ukatu egiten dio bere buruari.
Kilokalorien eta elikagaien kantitatea aztertzen ditu, baita janarien
kalitatea
eta prestatzeko modua ere. Normalean, baztertu egiten ditu
haragia, koipeak,
zenbait esneki, ontziratutako janariak, azukrea, irina,
aurrez eginiko janariak,
freskagarriak, kafeina eta edozein substantzia
artifizial. Janari biologikoak,
produktu dietetikoak, integralak eta
koiperik gabeak izaten dira nagusi bere
dietan, eta gehiena gordinik edo
egosita jaten du. Janarien jatorria zein den
jakin behar du, eta ez du
inongo gehigarririk izan behar, bestela baztertu
egiten du.
Ortorexia
duenak gehiena gordinik edo egosita jaten
du.
Ortorexia duenak ezin du
jan kontrolatzen ez duena, eta, ondorioz, ez da
gai bizitza sozial normalak
sortzen dituen konpromiso edo ospakizunetan parte
hartzeko. Hori dela eta,
bizitza sozial eta familiarra asko murrizten du. Oso
pertsona zorrotza da,
obsesiboa eta bere buruarekin oso estua eta
gogorra.
Elikadurarekiko
erradikalismo horrek osasun-arazo larriak ekar
dakizkioke, gainera. Izan
ere, askotan, kontrol eta zorroztasun horretan, ez
dira gutxieneko kaloria-
eta bitamina-beharrak asetzen. Gehienak oso argal
egoten dira, eta anemia,
desnutrizioa edo osteoporosia izaten dituzte, eta,
horrez gain, depresioa,
zenbait gaixotasun psikologiko eta isolamendu
soziala.
Oso nahaste berria
denez, tratamendua ez dago erabat definitua.
Baina, beste
elikadura-nahasteetan bezala, terapia nagusiena psikologikoa da,
eta,
horrekin batera, nutrizio-heziketa. Munduko Osasun Erakundeak dioenez,
elikadura osasuntsua pertsona baten osasun osoa (fisikoa, psikologikoa eta
soziala) bermatzen duena da. Elikadura dela eta horietako faktore bat
kaltetzen
bada, orduan elikadura ez da osasuntsua.
Beraz, gogoan izan,
arlo guztietan
bezala, elikaduran ere oso garrantzitsua dela oreka, bai
nutrizionala, baina
baita arlo sozial eta psikologikoan eragin dezakeena
ere


. Garrantzitsua da
egunero ahal den osasuntsuen elikatzea, eta elikadurari duen garrantzia ematea;
baina ez ahaztu tarteka komeni dela ohitura hori alde batera utzi eta
sagardotegira edo beste edozein jatetxetara joateko plana egitea.